uriola.eus

Ur mozketak iragarri dituzte biharko Zorrotzan eta Deustun

  Oharrak  Deustualdea  Zorrotza

Udalak jakinarazi duenez, bihar, osteguna, maiatzak 12, hainbat orduz ura kenduko dute Hermogenes Rojo kalean, Abaro estratan eta Rfaela Ybarran.

Hermogenes Rojo kaleko 2. zenbakian eta Abaro estratako 6tik 12ra bitarteko zenbaki bikoitietan, 16:00etatik 20:00etara bitartean, etengo dute uraren hornidura zerbitzua.

Rafaela Ybarra kalean ordu berean moztuko dute ura eta neurriak, 11, 13, 23 eta 25 zenbakiei eragingo die. 

Hiru kasuetan Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa