Zerbitzu berezia eta mozketa partziala Bilboko tranbian Athletic-Sevilla norgehiagoka dela eta

uriola.eus 2016ko mai. 11a, 08:00

Datorren larunbatean, maiatzaren 14an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Sevilla FC partidua dela eta. 

Mozketa partziala, 21:15etik 21:35era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Atxuritik La Casillarako 15 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo den zerbitzu berezi bat ere eskainiko ditu ondoren orduetan:  18:31n, 19:01ean eta 19:11n.

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 21:15etik 21:35era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta Atxurirako eta La Casillarako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.

www.euskotren.eus