'Munduko arrozak' ekimenerako izen-ematea zabalik dago

uriola.eus 2016ko mai. 12a, 17:15

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundeak antolatzen duen Munduko Arrozak ekimena ekainaren 4an ospatuko da, San Frantzisko auzoan.

13. edizioarako izen-ematea zabalik dago jada. 4.000 pertsona apuntatuta daudenean edo beranduen jota, maiatzaren 27an, ostirala, bukatuko da apuntatzeko epea. 

Interesa dutenek posta elektroniko mezu bat bidali behar dute Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundera, mundukoarrozak@yahoo.es helbidera. Mezuan honako datu hauek zehaztu beharko dira: taldearen izena, taldekide kopurua, kontakturako helbide elektronikoa, harremanetarako pertsonaren izena, koordinakundearen kontuan sartu den diru kopurua eta data. Ordainagiria eransteak koordinakundearen lana erraztuko du. 

facebook.com/events

www.barriosaltos.net