E1 linea 10 minuturo behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik, kontzertua hasi (21:30) baino ordu bat lehenago. Emanaldia amaitutakoan, Bilbao Arenako geralekutik (Askatasuna / Parkea) Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira autobusak, 10 minuturo behin; geralekuan jendea geratzen den bitartean, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.
Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.
Azkenik, Udalak Bilbao Arenatik 500 metro ingurura metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi nahi du, auzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenak dituztenak. Gainera, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.
Informazio gehiago geralekuan bertan, 010 informazio-telefonora deituta edo udal webgunean: www.bilbao.eus.