'El eslabón podrido'-ren errealismo magikoa eta mendeku istorioa Fant jaialdian irabazle

uriola.eus 2016ko mai. 13a, 12:00

'El eslabón podrido'

Zinemaldiaren sari banaketa ekitaldia gaur arratsaldean izango da, 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK aretoan. Bertan, Frantrobia saria jasoko duen Can Evrenol zinegile turkiarraren Baskin lanaren emanaldi berezia eskainiko dute. 

El eslabón podrido (Argentina, 2015) filmaren errealismo magikoa eta mendeku istorioa saritu ditu Fant jaialdiko XXII. edizioko epaimahaiak. "Ehundura asko dituen landa guneko fabula" da epaimahaiaren iritziz, Argentina sakoneko herrixka bateko eguneroko bizitzako "alderdi bitxienak baina aldi berean bikainenak kontatzen dituena". Protagonistek bizi dituzten gertakariak direla eta, azkenean gizartea apurtu egingo da eta, ondorioz, "antzezpen zorrotzek eta zuzendariak bat-batean tonu batetik erabat desberdina eta zitala den beste tonu batera igarotzeko duen gaitasunaren ondorioz El Eslabón podrido esperientzia ahaztezina bilakatzen da".

Valentin J. Diment zinegilea dago Film Hoberenaren FANT 2016 Saria eskuratu duen El eslabón podrido lanaren atzean. Diment beraren, Sebastian Cortesen eta Martin Bloussonen gidoia duen fabula tragikoa hurrengo ostegunean, maiatzaren 19an, 20:00etan, eskainiko dute berriro Golem-Alhondiga zine aretoetako 1. aretoan (4 euro). 

Film laburren atalean, epaimahaiak, animazioa eta fikzioa nahasten dituen plastilinazko irudiekin ekoiztutako Edificio Tatuapé Mahal (Brasil, 2014, 10’) lanari eman dio Film Labur Hoberenaren saria. Carolina Markowiczen eta Fernanda Salloumen lanak "aldi berean modu basatian bitxia den familiako munduan murgiltzen gaitu, nortasuna, aldakortasuna eta existentzialismoa bezalako kontzeptuak nahastuz, ia umeena dirudien xumetasunaren bitartez". 

Epaimahaiko kideen iritziz, Euskal Film Labur Hoberena George Todriaren Lost Village (2015, 15 min) fikziozko lana izan da. "Ikus-entzulea, emozioak astintzen dituen ondorio suntsitzailea sortzeko nahita egituratutako bere premisan sartzen duen zineko poema", bezala deskribbatu dute. 

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren aurtengo edizioko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur hoberena Oscar Bernacerren 12 minutuko Apolo 81 (Espainia, 2015) fikziozko lana izan da.

 

Sari berriak

Berrikuntza gisa, zinemaldiaren edizio honetan, dirurik emango ez duten ohorezko bi sari berri banatu zaizkie Panorama Fantastikoa sekzioko generoko Film Luze Hoberenari eta Film Labur hoberenari. Sari horiek banatu dituen epaimahaia, Norma Vila (Bilbo, 1983) argazki zuzendariak, Miguel A. Refoyo (Salamanca, 1975) kritikari eta gidoilariak eta Howard Gorman itzultzaile eta zine kazetari ingelesak, osatu dute. Hiru horiek izan dira, baita ere, Movistar+-en babesa duen telefono mugikorrez grabatutako film laburren lehiaketako lan hoberenak aukeratu dituztenak. 

Horrela, Panorama sekzioko Film Luze Hoberenaren saria Andre Cruzen L’altra frontera  (Espainia/Lituania 2014) lanak eraman du, eta film laburren atalean, Gigi Saul Guerreroren Madre de Dios (Kanada, 2015) lanak. Phone Fantastikoa Film Labur hoberenaren saria Aritz ETren Latas lanak irabazi du. 

 

Amaiera: sari banaketa, Baskian eta Graffiti

Amaiera ekitaldia gaur arratsaldean izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK aretoan. Bertan, Frantrobia saria jasoko duen Can Evrenol zinegile turkiarraren Baskian lanaren emanaldi berezia eskainiko da. Fantasiazko generoan eginiko lana saritzen du Frantrobia sariak. Lluis Quilezen Graffiti film laburra ere pantailaratuko dute ekitaldian zehar. 

 

fantbilbao.eus