Bilbao Kirolakek 2016-2017ko kirol ikastaroetan aurretiko izen-emateko epea zabaldu du

uriola.eus 2016ko mai. 13a, 07:50

2016/2017ko Kirol ikastaroetan aurretiko izen-ematea egiteko epea zabalduko du Bilbao Kirolakek astelehenean, maiatzak 16 eta irailaren 5era arte egongo da zabalik.

Aurreinskripzioa kiroldegietako salmenta automatikorako makinetan eta www.bilbaokirolak.com webgunean egin daiteke.

Aurretiazko hitzorduaren sistema abonatutako pertsonentzat da eta horren bitartez, eguna eta ordua erreserbatzen dira, ikastaroan izena eman ahal izateko; baina horrek ez du bermatzen ikastaroetan lekurik izatea.

Eskainitako plazen zozketa irailaren 7an egingo da Bilbao Kirolak erakundearen bulego nagusian, izena behar bezala eman duten abonatuen artean. Zozketa bat egingo da kiroldegi bakoitzerako.

Zozketaren emaitzak irailaren 9an argitaratuko dira udal kiroldegietan eta www.bilbaokirolak.com  webgunean, ikastaroetan inskripzioak egiteko hitzorduaren eguna eta ordua adierazita.

Izen ematea

Izena eman nahi duten abonatuek ordainagiria eta abonatu-txartela aurkeztu beharko dituzte, kiroldegietan eta Bilbao Kirolaken webgunean erakusgai egongo diren zerrendetan adierazitako egunean eta orduan hasita.

Irailaren 15ean hasiko da inskripzioak kiroldegietan egiteko epea, salmenta automatikorako makinen bidez edo www.bilbaokirolak.com helbidean.