Museoek duten balioaz herritarrek "kontzientzia hartzea" da Museoen Nazioarteko Egunaren xedea. "Hartueman kultural, elkar adimen, lankidetza eta herrien arteko bakegintzan" duten balioaz, hain zuzen ere. Helburu horrekin asteburu honetan eta hurrengo asteazkenean museoko sarrera doakoa izateaz gain, bisita gidatuak eskainiko dira gai desberdinetan oinarrituta eta maiatzaren 18an, Nazioarteko Egunean, oparitxo txiki bana banatuko zaie bisitariei.
Museoen Nazioarteko Eguna 2016 - Egitaraua
Larunbata, maiatzak 14
Doako sarrera
Bisita gidatuak:
11:30 - Euskaraz (30 min. gutxi gorabehera)
17:30 - Gaztelaniaz (30 min. gutxi gorabehera)
Igandea, maiatzak 15
Doako sarrera
Bisita gidatuak:
11:30 - Gaztelaniaz (30 min. gutxi gorabehera)
17:30 - Euskaraz (30 min. gutxi gorabehera)
Bisita gidatuek Jose Abelen aldi baterako erakusketa eta Anselmo de Guinearen Josephita txaluparen salbamendua koadroa izango dute ardatz.
Asteazkena, maiatzak 18
Doako sarrera
Oparitxo txiki bat eskainiko da (stocka agortu arte)
Bisita gidatuak:
16:30 - Gaztelaniaz (30 min. gutxi gorabehera)
17:30 - Euskaraz (30 min. gutxi gorabehera)
Aurtengo goiburuarekin bat eginez, 'Museoak eta Paisaia Kulturalak', arratsaldeko 18.00etan Alvaro Arocak Paperezko Itsasontzia lanaren prozesu sortzailea aurkeztuko du, portuko hiru edukiontziekin sortutako lana. Urtero lez, Bilbao Art District ekimenaren baitan antolatzen den Itsas Museoko Interbentzio Artistikoen 4. edizioko irabazlea da.