Zirkulazio itxierak eta aldaketak iragarri dituzte astebururako

uriola.eus 2016ko mai. 13a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, maiatzak 14, larunbata, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak aldi baterako kenduko dira Vitoria-Gasteiz kalean; bestalde, igandean, hilak 15, zirkulazio aldaketak egongo dira Lauro ikastolaren ibilaldia dela eta. 

Larunbatean, 08:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, kalea ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekua kenduko da Vitoria-Gasteiz kalean, Olano kalearen eta Harrobi plazaren artean obretako garabi bat ipintzeko.

Ordezko bidea o. Claudio Gallastegitik, Bilbo Zaharretik, San Frantziskotik eta Antziratik egin ahalko da. Bestalde, garajeetako sarrera-irteerak baimenduko dira.

Igandeari begira, 09:30etatik 10:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioan aldaketak egongo dira Lauro ikastolakantolatutako ibilaldia dela eta. Honakoa izango da ibilbidea: Gernikako Lorategia, Espinosa Orive Doktorearen kalea, Kanpazargana, San Adrian etorbidea, Larraskitu kalea, San Justi landa, Luzuribidea, Pagasarri bidea eta Pagasarri.

Ibilaldiak aurrera egin ahala, antolatzaileek ibilgailuak pasatzen utzi eta garajeetako sarrera-irteerak ahalbidetuko dituzte.