Ideia libertarioak, "beren gizarte justuago baten aldeko proposamen eta alternatibekin", asteburuan, maiatzak 21 eta 22, Bilboko kaleetan egongo direla iragarri du CNT sindikatuak Liburu Anarkista Azokaren XII. edizioan. Bilboko Udalak "betiko lekuan" -Unamuno plazan- azoka egiteko baimena "kendu duenez", stand guztiak Bailen kalean ipiniko dira.
"Leku publiko bat erabiltzeko murrizte ulertezinak gorabehera, jende askok Liburu Azoka bisitatuko duelakoan gaude", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. Zentzu horretan, CNTk aipatu du badela "ekintza finkatua" dela, "geldiezina".
Aurten, Liburu Anarkista Azoka, arlo libertarioko hainbat argitaletxe bilduko dituena, larunbatean 10.00etatik 20.00etara zabalik egongo da eta igandean 11.00etatik 15.00etara. Gainera, larunbatean 12.00etan, Jose Ramon Palacios, Anselmo Lorenzo Fundazioaren presidenteak, Anarquismo básico liburua aurkeztuko du. Bestalde, Jose Luis Carretero ekonomistak bere azkenetako lan bati buruz hitz egingo du, La autogestión viva.
Hitzaldiek igandean 11.30ean jarraituko dute La revolución Ignorada: La liberación de la mujer y la revolución social en Kurdistán liburuaren aurkezpenarekin, Deskontrol argitaletxearen eskutik. 13.00etan, Patxi Dinamita abeslariak bere abestiak eskainiko ditu.