Esparru publikoaren okupazioak, zirkulazio aldaketa eta ur mozketak iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2016ko mai. 16a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, maiatzak 17, asteartea, esparru publikoa okupatuko dute Ramon y Cajal kalean, Anselmo Ginea Margolariaren kalean, Prim kalean eta Iturrigorribidean. Gainera, zirkulazioa etengo da Pablo de Alzola kalean; eta ur mozketak egongo dira Sabino Arana eta San Frantzisko inguruetan. 

Bihartik hilaren 24ra bitartean, aparkalekuak okupatuko dira Ramon y Cajal etorbidearen atzeko aldean, 54 eta 70 zenbakien artean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Alde horretako ezpondan sare bat jartzeko okupatuko da esparru publikoa.

Era berean, bi hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Anselmo Ginea Margolariaren kalean, zenbaki bakoitien aldean. Oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Hornidura-sarean hodiak ipintzeko okupatuko da esparru publikoa.

Gainera, bihartik uztailaren 1era bitartean, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Prim kalean, 36. eta 52. zenbakien artean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz: ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; eta bidea libre egongo da oinezkoentzat.

Saneamendu-sarean mantentze eta kanalizazio-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, bi astez, galtzada, espaloia eta aparkalekuakokupatuko dira Iturrigorribidean, 43. zenbakiaren aurrean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte; Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Espaloia zabaltzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.

Bihartik hilaren 18ra ere, 09:30etatik 17:30etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da eta aparkalekuak kenduko dira Pablo de Alzola kalean, Latorre Jeneralaren plazaren eta Autionomia kalearen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz eta Lekuona Margolariaren etorbidetik ahalbidetuko dute ordezko bidea. Bilbobuseko 57. linearenUrkiola kaleko geralekua kenduko dute gainera.

Komunikazio-sarean mantentze eta kanalizazio-lanak egiteko okupatuko da espazio publikoa.

Ur mozketak

Bihar ere, 16:00etatik 18:00 bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Diaz Enparanza Doktorearen kaleko29. zenbakian; Benito Alberdi kaleko 1ean; eta Monkada kaleko 1ean. 

Ur-hartunea konpontzeko kenduko da ura. 

Bukatzeko, maiatzaren 18an, 01:00etatik 04:00etara, ura moztuko dute San Frantzisko auzoko kale hauetan: Aretzaga (1etik 8ra), Bailen, Bilbo Zaharra (zk. bikoitia: 1,2,3,5,7), Maiatzaren Bia, Castillo Jeneralaren kalea, Hernani, Lamana, Luis Iruarrizaga, Martzana, Mesedeetako kaia, Martzana kaia, Naxa, Particular del Norte, Mariaren Bihotza plaza, San Frantzisko (zk. Bikoitiak 2tik 40ra) eta Urazurrutian (2. zenbakia).

Udalaren ur-sarean garbiketa eta purgatze-lanak egiteko kenduko da ura.