14. Caostica, "trangesore eta lotsagabea"

uriola.eus 2016ko mai. 16a, 08:00

"Infernuko erraietatik dator" Nazioarteko Bideoklip eta Laburmetraien 14. Caostica jaialdia "Bilbopolis berria deabruaren izenean menderatzeko asmoz" ekainaren 2tik 13ra.

2003. urtetik antolatzen du Caostica taldeak "jaialdi trangesore eta lotsagabea", ikus-entzunezko kulturan erreferentea dena. Aurtengoan, "unibertso eta dimentsio paralelo orotatik 854 bideo-salmo" jaso dituzte eta lan horien artetik 45 aukeratu dituzte ekainaren 2tik 13ra "gure jarraitzaile sutsuen ipurmasailak jipoitzeko".

 

2016ko epaimahaia

Epaimahaikide izendatutako "apaizburuak" honako hauek izango dira 14. Caostica jaialdian: Iratxe Fresneda, Aritz Moreno eta Javier Ikaz.

Iratxe Fresneda Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea eta UPV-EHU ko Gizarte Zientziak eta komunikazio fakultateko departamentuko, Ikus-entzunezko komunikazio eta publizitate irakaslea 2004. urtetik. Momentu honetan bere errealizadore bezala eginiko lehen dokumentalaren azken xehetasunak zehazten ari da.

Variety Canneseko 2013ko aldizkariaren edizio espezialean, Espainiar Zinemaren hamar talentu berrien artean hautatu zuten Aritz Moreno. Bere lanek 80 sari nazional eta internazional eskuratu dituzte. Egin duen azken lana Cólera, Luis Tosarrek protagonisatua, 25 sari lortu izan ditu mundu osoan eta Vimeoko Staff Pick intsigniarekin izan da bereiztua, non 200.000 ikustaldi baino gehiago ditu.

Javier Ikazek autore zineari buruzko blog bat www.otrocine.com kudeatu du 10 urtez eta blogero profesionala izan da Yo fui a EGB esaldia bururatu baino lehen, geroago bere lana bilakatu den proiektua, bere lagun eta sozioarekin batera. Sei liburu argitaratu ditu eta laster beste hiru izango dira.

 

Caostica

Komunikabide, ikus-entzunezko ekoizpen, diseinu grafiko eta pedagogiaren arloko Bilboko profesional talde bat da, 15 urte baino gehiagoko ibilbide eta eskarmentua daukana ekitaldi hezigarri eta kulturalen prestaketa zein promozioan. 

caostica.com