Bailen kalea trafikoari itxi eta ura moztuko dute bihar Luis Powerren

uriola.eus 2016ko mai. 17a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, maiatzak 18, asteazkena, esparru publikoa okupatuko da Zankoeta kalean; zirkulazio itxiera egongo da Bailen eta Naxa kaleetan eta ura moztuko dute Luis Power kalean. 

Bihartik, hilaren 18tik uztailaren 1era bitartean, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Zankoeta kalean, 3. eta 9. zenbakien artean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta Ibilgailuen zein oinezkoen zirkulazioa baimenduko da.

Espaloia zabaltzeko eta zerbitzuak berriztatzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, bihartik hilaren 20ra, 22:30etatik 05:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa itxi eta aparkalekuak kenduko dira Bailen kalean, Naxa eta Lamana kaleen artean zein Naxa kalean, Maiatzaren biko eta Bailen kaleen artean. Inguru horretako garajeetarakosarrera-irteerak egiteko seinalisten laguntza egongo da; hesiak jarriko dituzte okupatuko diren aparkalekuetan; eta Mirasol Kondea zein San Frantzisko izango dira ordezko bideak.

Fatxadetako zorrotenak konpontzeko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketa

Bihar ere, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Luis Power kaleko 2. zenbakitik 14ra bitarteko zenbaki bikoitietan. Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura.