Indiako zine zuzendari onenetakotzat dute adituek Sajyajit Ray, "maisutzat". Bera da Apur Sansar (Apurren mundua, 1959) filmeko zuzendaria. Kritikak eta sariek babestu eta goratu duten egilea da. Akira Kurosawak zioen "... eguzkia edota ilargia ikusi gabe munduan bizitzea bezalakoa da Rayren zinea ez ikustea".
Apurren trilogia-ren baitan, azken lana da Apur Sansar. Kritiko askoren aburuz, Sajyajit Rayren "lorpen handiena". Hirugarren atal honetan, Apur (Soumitra Chatterjeed) Kolkatako etxe batean bizi da, pobrezia egoeran, eta bat-batean Aparnarekin (Sharmila Tagore) ezkondu beharko du. Orduan hainbat tragedia gertatuko dira.
Filman, gainera, nazioartean ezaguna den Ravi Shankarren musika entzun daiteke. Nazioartean oihartzun handia lortu duen musikaria da Ravi Shankar.
Proiekzioa eta gero, Belen Ruizekin solasaldia izango da Carmen aretoan (Indautxu plaza 48), zinemari buruzko irakasle nagusien unibertsitatean.