Elkartasuna Ekuadorrekin

Erabiltzailearen aurpegia hikaateneo 2016ko mai. 17a, 07:15

Joan den apirilaren 16an Ekuadorreko kostaldean jazotako lurrikarak kalte gogorrak eragin zituen. Guztira 659 hildako, 40 desagertu eta 25.000tik gora lagun eta familia desplazatu. Hori dela eta, hainbat kolektibo eta eragilek laguntza eta babesa eskaini nahi diete Ekuadorreko familia kaltetuei. 

Horretarako hainbat kolektibo eta elkartek 'Ekuadorrekin elkartasun jardunaldia' antolatu dute maiatzaren 22an, Hika Ateneoan, eguerditik eta arratsaldera. Tartean daude Hika Ateneoa, Ekuador Etxea, Munduko Emakumeak edota Komite Internazionalistak.

Jardunaldian bildutako dirua Escuela de Mujeres de Frente erakundeari bidaliko diote "han bertan errekaudatutakoa bideratu eta kaltetutako eskualdeetako emakume eta haurrei arreta eman ahal izateko".

 

Ekuadorrekin elkartasun jardunaldia - Egitaraua

Maiatzak 22 igandea, Hika Ateneoan (Ibeni kaia 1)
12:30 Musika saioa
13:30 Herri bazkaria
Tiketak 5€ eta 10€ han bertan
Aurretiazko salmenta:
 - Hikateneoan, arratsaldez
 - Pikara Magazinen (Lamana kalea 2), goizetan 9:00tatik 14:00tara
 - Ekuador Etxean (Botikazar 21)
16:00 Zozketak
Boletoak 3€ eta 5€ leku berean
16:30 Musika eta dantza