Museoen egunean, museoen eskaintza berezia

uriola.eus 2016ko mai. 17a, 10:15

Argazkia: facebook.com/euskalmuseoabilbaomuseovasco

Bihar, hilak 18, ospatzen da Museoen Mundu Eguna eta, hori dela eta, aukera zabala dute bilbotarrek. Esaterako, museoko zein objektu "sabaltuko zenuke" galderari erantzutera gonbidatuko ditu Euskal Museoak bertaratzen diren umeak.  

Asteazkenean, larunbatean eta igandean Euskal Museoara hurbiltzen diren umeek eurentzat beren-beregi prestatuko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute, 11:30-13:00 bitartean. Doakoa bada ere, leku mugatuak daudenez, aurretik eman behar da izena 94 415 54 23 telefonoan.

facebook.com/euskalmuseoabilbaomuseovasco

@museo_vasco 

 

Berreginen Museoan, asteazkenean, hilak 18, bisita gidatuak eskainiko dituzte 16:00etan eta 17:30ean, eta 'artelanak bere testuinguruan' azalduko dituzte 18:00etan. 

Facebook.com/museo.reproducciones.bilbao

@museo_repro 

 

Itsas Museoan, asteazkenean doako sarrera izango da. Bisitariek oparitxo txiki bana jasoko dute (stocka agortu arte). Bisita gidatuak izango dira 16:30ean gaztelaniaz (30 min. gutxi gorabehera) eta 17:30ean euskaraz (30 min. gutxi gorabehera). 

Aurtengo Museoen Eguneko goiburuarekin bat eginez, 'Museoak eta paisaia kulturalak', arratsaldeko 18:00etan Alvaro Arocak Paperezko Itsasontzia lanaren prozesu sortzailea aurkeztuko du, portuko hiru edukiontziekin sortutako lana. 

www.museomaritimobilbao.eus