125 lanen artean aukeratu dira sei kartel hauek. Aurten, kartelak hainbat puntu desberdinetatik jaso dira: Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Murtzia, Valentzia, Madril, Badajoz, Leon, Lleida eta Poloniatik hain zuzen ere. Kartel hauen hautaketa egiteko epaimahaia honela osatu da: Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Beatriz Marcos Jai Batzordeko ordezkariak; Jai Batzordeko ordezkaria; Ziortza Larreategi, Bilboko Konpartsetako ordezkaria; Aitor Arberas, Binari Diseñoko diseinatzaile grafikoa; eta Enrique Campos, Telebilbao eta Radio Nervioneko zuzendaria.
Jaietako Sailak, aurreko edizioekin alderatuz, kartelaren hautaketa aurreratu du, irudia Bilboko Aste Nagusia sustatzeko erreminta bezala denbora tarte luzeagoz erabili ahal izateko.
Nola bozkatu irabazlea
Sei kartel finalistak Plaza Biribilean dagoen Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan (Terminus) eta baita Bilboko Udaleko webgunean, www.bilbao.net-en, egongo dira ikusgai. Maiatzaren 23tik, astelehena, maiatzaren 27ra, ostirala, bitartean, herritarrek kartel irabazlea hautatu ahal izango dute, Bilbao Turismoko egoitzan bertan, Bilboko Udaleko webgunearen (www.bilbao.eus ), Aste Nagusiko Facebook gune ofizialaren bitatez (www.facebook.com/bilbaofestak ) eta komunikabide laguntzaileen bitartez: El Correo, Deia, Gara, Nervion, Radio Bilbao-Cadena Ser, Onda Cero, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Onda Vasca, Radio Nervion, www.Bilbao24horas.com, EITB.com eta Telebilbaoren bitartez, guztietan ere euren web orrialdeen bitartez.
Komunikabideen bitartez bozkatzeko epeak berdinak izango dira, maiatzaren 23an hasi, astelehena, eta hilaren 27ra bitartean, bi egunak barne.
Puntuazio sistema
Bozka egiteko hiru modalitateek guztira, azken hautaketaren %75 suposatuko dute:
- Terminus eraikinean modu presentzialean (%25)
- Bilboko Udaleko webgunearen bitartez (%25)
- Facebookeko web ofizialean eta hedabideetan (%25)
Gainerako %25a epaimahaiaren erabakiak osatuko du.
Kartel irabazleak 3.000 euroko saria eskuratuko du.
Kartel finalistak
- 'Gora Mari 16'
- 'Vision boceto'
- 'La otra cara de Bilbao'
- 'Bihotzeko Marijaia'
- 'Gure lurra lorez beteta'
- 'Guztiak batera'