"Elkartasun Big Bangaren eztandari" ekingo dio Txori Barrote konpartsak

uriola.eus 2016ko mai. 20a, 09:49

Txori Barrote konpartsak 30 urte beteko ditu eta larunbat honetan, maiatzak 21, "elkartasun Big Bangaren eztandarekin" hasiko du ospakizuna. 

Debeku, zigor eta barne eztabaidaren ondoren, azken urteetan emandako pauso guztien eztanda irudikatu nahi dute Txori Barroteko konpartsakideek 30. urteurrenean. Abiapuntu berri bat azkenaldian jende asko batu zaiela kontutan hartuta, besteak beste, Bilboko preso politikoen ekarpenak txertatu dituzte konpartsan, "presoak subjektu aktibo izan daietezen jaietan ere". Horregatik batuko dira konpartsakide zaharrak eta berriak larunbatean, elkarrekin poteatu eta bazkaltzeko. Bazkalaurreko kalejiran MacOnak taldeak urteurrenerako beren-beregi sortutako kantua banatuko dute konpartsakideek Alde Zaharretako tabernetan.

@TxoriBarroteK 

facebook.com/Txori-Barrote-Konpartsa