Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailak antolatutako lehiaketak, aurreneko euskal gramatika idatzi zuen Rafael Mikoletaren izena daroa eta urtero egin ohi da 1989az geroztik. Helburua, gaztetxoak euskal literatura eta euskara jorratzera bultzatzea.
Aurtengo edizioan 1.048 ipuin aurkeztu dira guztira, iaz baino 77 gehiago.
Sariak lau kategoriatan daude banatuta (A, B, C eta D):
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. Maila, A kategorian.
- Lehen hezkuntzako 5. eta 6. Maila, B kategorian.
- DBHko 1. eta 2. Maila, C kategorian.
- Eta DBHko 3. eta 4. Maila, D kategorian.
Kategoria bakoitzaren barruan hiru sari daude: lehenengoak 180 euroko balioa du, bigarrenak 140 eurokoa eta hirugarrenak 100 eurokoa, eta sari moduan baita epaimahaiaren iritziz aipagarri diren ipuinak ere.
Guztira, 18 ikastetxeko 25 jasoko dituzte sariak. 1.048 ipuinotatik 279 A kategoriakoak dira, 380 Bkoak, 263 Ckoak eta 126 Dkoak.
Honako hauek dira aurtengo epaimahaia osatu dutenak: Koldo Narbaiza, Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkaria, Lutxo Egia, Igone Etxebarria, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Juan Ramon Madariaga, Txani Rodriguez, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Goizalde Landabaso eta Nagore Layuno.
Saritutako ipuinak
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila)
1. 'Peioren botereak', Aritz Ulacia Calzacorta, La Salle Bilbao HLBHIP.
2.'Tarta goxozalea', Ainhoa Sanchez Penoucos, Iruarteta HLHI.
3.'Neska futbolariak', Prianka Taranco Ortiz, Karmelo Ikastola IPI.
B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila)
1.'Shaimaren eta Itziarren gustuko bisitza', Garazi Oñate Zarraga, Maestro Garcia Rivero HLHI.
2.'Astronauta bikaina', Iker Cortes Terre, Pagasarribide HLHI.
3.'Liburu misteriotsua', Naiara Mungia Garaizar, La Salle Bilbao HLBHIP.
C kategoria (DBHko 1. eta 2. maila)
1.'Kristalaren kontra', Nerea Erdozain Toribio, Gabriel Aresti BHI.
2.'Aitite Ricardoren bizipenak', Urko Arranz Rodriguez, Begoñazpi Ikastola HLBHIP.
3.'Txanogorritxurekin gertatu zena', Ibone Domingo Fernandez, Artxandape Ikastola HLBHIP.
D kategoria (DBHko 3. eta 4. maila)
1.'Lo egin', Natalia Santos Salado, Ntra.Sra.del Carmen HLBHIP.
2.'Amaieraren hasiera' Ane Zugaza Goienetxea, Artxandape Ikastola HLBHIP.
3.'Daniela', Sofia Calleja Zabala, Ikasbide HLBHIP.
Lehiaketako irabaztunak jakinarazteaz batera, ipuin horiek eta epaimahaiak aukeratutako beste kontakizun batzuk biltzen dituen liburua aurkeztu zuten.
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila)
- 'Pinguino ausarta', Zihara Martin de Vidales Diaz, Kirikiño Ikastola HLBHIP.
- 'Zuhaitz zaharra', Josu Hurtado Cordero, Luis Briñas-Santutxu HLHI.
- 'Laura surfalaria', Maialen Argote Delgado, Kirikiño Ikastola HLBHIP.
B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila)
- 'Desberdina!', Araitz Etxebarria Lezea, Deustuko Ikastola IPI.
- 'Benetan da garrantzitsua nolakoa naizen?', Maialen Montoya Relloso, Felix Serrano HLHI.
- 'Zorion expressaren altxorra', Ainhoa Santiago Rekagorri, Felix Serrano HLHI.
- 'Ume errefuxiatua naiz', Harkaitz Calleja Soares, Felix Serrano HLHI.
C kategoria (DBHko 1. eta 2. maila)
- 'Amets elkartuak', Jara Hounkpatin Barrado, San Adrian BHI.
- 'Musu batean jakingo duzu isildu dudan guztia', Ibane Ruiz Valiño, Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI.
- 'Amaren arrastoak', Maialen Garzon Lopez, Miguel de Unamuno BHI.
D kategoria (DBHko 3. eta 4. maila)
- 'Arinago, arinago!', Ane Rodriguez Torres, Solokoetxe BHI.
- 'Ispilua', Irune Arteta Luque, Ikasbide HLBHIP.
- 'Ez dut ametsik egin nahi!', Irati Cadenato Gonzalez, Gabriel Aresti BHI.