‘Amigos del Swing’ eta ‘Pergola’ orkestrek animatuko dituzte asteburuko dantzaldiak

uriola.eus 2016ko maiatzaren 20a

Dantzaldien edizio berri bat izango da asteburu honetan. Larunbatean, maiatzak 21, 'Amigos del Swing' orkestraren esku Levante plazan eta igandean 'Pergola orkestrak eskainitakoa La Casillako kioskoan. 

Programa

- Levante plazan, larunbatean, maiatzak 21, dantzaldien saio berria prestatu dute 18.00etatik 21.00etara 'Amigos del Swing' oskestrarekin.

- La Casillako kioskoan, igandean, maiatzaren 22an, 18.00etatik 21.00etara 'Pergola' orkestrak ere dantzaldia eskainiko du.