Joshua Edelmanen ‘El jazz en la vida de todos’ kontzertuak abiatuko du 365 Jazz Bilbao Matine zikloa

uriola.eus 2016ko mai. 27a, 07:00

Bilbao 700 Fundazioak 365 Jazz Bilbao Matinee ziklo berriari ekingo dio 'El Jazz en la vida de todos' kontzertuaren bidez, Joshua Edelmanen eskutik. Igandean, maiatzaren 29an, 12:30ean, EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena Entzunaretoan zikloaren lehen kontzertu hau eskainiko da; mota guztietako jendeari irekitako ikuskizuna.

New Yorkeko artistak idatzi duenez, "Jazza, zintzotasunez, kemenez eta tradizioaren jakitun jotzen denean, jende guztiaren gustukoa da... Erantzukizun hori daukat, doinu hau sentitzen dudan bezala, haren sekretuak nahi duten guztiei irakastea eta entzulego guztiei agertokiaren gainean eskaintzea".

Bilbao 700 Fundazioak bere Ekintza Planean onartutako helburu eta irizpideak burutzen jarraitzen du, 365 Jazz Bilbao berritzearen eta egunean jartzearen bidez:

- Bikaintasunari eustea,

- Gorantz datozen euskal artista berrien ibilbidea finkatzen laguntzea.

- Eremu publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzea, eduki eta formatuei dagokienez programazio plurala antolatuta agente eta sustatzaileekin batera.

- Bizkaiko ikasle eta artistak sustatzeko programa didaktikoari ekitea.

Aipatutako helburuak betetzeko, 365 Jazz Bilbao zikloa bereizitako hiru programaren bitartez ezartzen da: 

- 365 Jazz Bilbao Antzoki: Campos Antzokian 4 kontzertu eskainita. Hasierakoa, apirilaren 26an eman zuen Regina Carter biolinistak eta irailean jarraituko dute.

- 365 Jazz Bilbao Matinée: hurrengo igandean, maiatzaren 29an hasi eta udazkenean berriro hasiko da.

- 365 Jazz Bilbao GAUTXORI: hotel eta lokal egokietan burutuko diren kontzertuen zikloa irailean hasiko da. 

Jazza musika-estilo hutsa baino zerbait gehiago da. Haren atzean, askatasunaren ametsa gauzatzeko etengabeko nahia dagoenez gero, musika eta gizartearen grina bateratzea oso beharrezkoa da. Beharbada, ziklo honek harago heltzeko aukera eskainiko digu, etikaren eremura.

Programa

Bilduma honetan jatorrizko jazzaren, antzerki musikalaren, mundu klasikoaren eta folklorearen doinuak egongo dira. Elementu guzti horiek Joshua Edelmanen bizitza eta ibilbide musikala osatu dituzte. Bilbao 700 Fundazioak antolatutako kontzertua burutu bitartean, besteak beste, Duke Ellington, Thelonius Monk, Bach, Ernesto Lechona, Shlomo Secundo musikarien eta Edelman beraren obrak interpretatuko dituzte.

Joshua Edelmanek berak eratu eta zuzendutako Jazz Cultural Theatre of Bilbao erakundearen umeak kontzertuaren protagonistak izango dira. Haien helburua esperientziak partekatzea eta Bilboko jazzaren gazte promesa hauek nazioarteko mailan aritutako musikariekin integratzea da, agertokian bertan eta hortik kanpo.

Sarrerak salgai: 

• 11:00etatik aurrera kontzertuaren aretoan: EHUren Bizkaiko Aretoko Mitxelena Entzunaretoa (Abandoibarra etorbidea, 3).

• Bilbao 700 Fundazioaren webgunean: www.bilbao700.eus maiatzaren 24tik aurrera.