Bide hau langileen indar eta mobilizazioari esker ari gara jorratzen. Mobilizazioa ezinbestekoa da politikariek botere ekonomikoari begiratzeari utzi eta guri, langileoi, begira diezaguten! Egoeraren salaketa egitetik harago, proposamen zehatzak ere mahai gainean jarriko ditugu, Euskal Herriarentzako aldaketa erreala egingarri dela erakutsiko dugu.
Larunbatean, arratsaldeko 17.30etatik aurrera, lau aldarrikapen nagusirekin zeharkatuko dugu Bilboko erdigunea eta gaurko egoera grisari kolorea ezarriko diogu.
Zutabeak
- Gipuzkoa:
Gipuzkoako langileak olatu morea izango dira eta Zubiaurretik aterako dira aukera berdintasunaren alde.
- Bizkaia:
Bizkaiko langileak olatu urdina izango dira eta Udaletxetik aterako dira kalitateko enpleguaren alde.
- Nafarroa:
Nafarroako langileak olatu gorria izango dira eta Zubiaurretik datorren olatu morearekin batuko dira Sagrado Corazonen. Nafarrek "Trabajamos para vivir. Prekarietatea hiltzailea" lelopean mobilizatuko dira.
- Araba-Ipar Euskal Herria:
Araba eta Ipar Euskal Herriko langileak olatu berdea izango dira eta olatu urdinarekin bat egingo dute Abandon burujabetza aldarrikatuz lantokietara aldaketa iritsi dadin.
Jakin beharrekoak
• Autobusez joango gara Bilbora. Eman izena zure eskualdean.
• 17.30etarako bakoitza bere abiapuntuan izango da.
• Herrialde bakoitzak zutabe bat izango du.
• Zutabe bakoitzeko kamiseta kolore bat dagokigu. Adi beraz!
• Langile bakoitzeko aldarrikapen bat. Ekarri zurea.