Zirkulazio aldaketa, esparru publikoaren okupazioa eta ur mozketa iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2016ko mai. 23a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, maiatzak 24, asteartea, zirkulazioa etengo da Ollerietabarrena kalean, esparru publikoa okupatuko dute Mendigain etxaldean, eta urearen hornidura zerbitzua etengo dute Errekalde zumarkalean. 

Hain zuzen ere, Ollerietabarrenako zirkulazio etena bihar eta etzi, maiatzak 24 eta 25 izango da, 09:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Ollerietagoiena kalearen eta Miraflores etorbidearen artean. Ordezko bidea Miraflores etorbidea izango da.

Elektrizitate-sarea eta komunikazio-sarean kanalizazio-lanak egiteko okupatuko da espazio publikoa.

Era berean, bihar hasi eta bi astez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dituzte Mendigain etxaldean, 1. zenbakiaren parean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz; Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Bilbobus zerbitzuaren geralekuan espaloia zabaltzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.

Bukatzeko, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura moztuko dute Errekalde zumarkalean, 14tik 20ra bitarteko zenbaki bikoitietan. Neurria, berunezko ur-hartune bat berritzeko hartuko da.