Asteazkenean, maiatzaren 25ean, Alde Zaharreko Erronda kaleko 12. zenbakian dagoen Zirika! aretoan izango da. Antolatzailea Venezuela Aurrera da; 29 kolektibo, alderdi eta sindikatuk osatzen duten Iraultza Bolibartarrarekin Elkartasuna Euskal Plataforma da.
Misión Verdadek eslogana informatu eta agerian uzteko ikerketa da. Prozesu bolibartarra jasaten ari den gerra mediatiko eta psikologikoaren gakoak xehatzea helburu duen ikerketa proiektu bat da. Venezuelako medio handien, gehienak pribatu opositoreak, partzuergo mediatiko orokorren eta nazioarteko faktore politiko boteretsuen estrategia bateratu baten baitako elementuak hain zuzen ere.
Venezuelako web atari polemikoenetakoak, Misión Verdad-ek, duela gutxi, AEBtako Comando Sur-en Operación Venezuela Freedom-2 izenpeko dokumentu sekretu bat eskuratu eta publikatu zuen. Dokumentu horretan, oposizio venezueldarraren, komunikabideen eta AEBetako gobernuaren arteko lotura frogatzen du; herrialdeko ekonomia hautsi eta Nicolas Maduro presidentearen irteera bultatzeko operazio baten baitan.