Adinekoen elkarteek hitzarmena sinatu dute Udalarekin euren finantzaketan laguntzeko

uriola.eus 2016ko maiatzaren 23a

Guztira 839.211 euroko balioa duen hitzarmenak sinatu ditu Udalak hiriko adineko pertsonen elkarteekin, alde batetik, zentroetako ekipamendua finantzatzeko eta, bestetik, jarduerak garatzeko, zentroen jarduna burutzeko eta mantentze-lanak egiteko. 

Gizarte Ekintza Sailak komunitatearen garapenerako, gizartearen partaidetzarako eta adinekoak sustatzeko dituen programen eta zerbitzuen bidez autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea sustatu nahi ditu, baita bizimodu osasuntsuko ohiturak indartu ere. 

Ildo honetatik, ekitaldi honetan, Gizarte Ekintza Sailak 94.211 euro bideratu ditu hiriko adinekoen 39 elkarteri onura egiten dioten akordioetarako. Diru-laguntzak zentroetan obrak egiteko eta ekipamendua erosteko dira. 

Era berean, 2016an 745.000 euroko aurrekontu-atala dago adineko pertsonen 54 entitateren jarduerak, entitateen jarduna eta instalazioetako mantentze-lanak finantzatzeko.