Trafiko etenaldia, kale itxiera, esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketa biharko

uriola.eus 2016ko mai. 24a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, trafikoa eten eta aparkalekuak okupatuko dira Diaz Enparanza Doktorearen kalean; bi astez kalea itxi eta esparru publikoa okupatuko dute Ibarrekolandako jaigunearen inguruan; eta ur mozketak egongo dira Santutxualdean. 

Esan bezala, bihar, 07:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko eta aparkalekuak okupatuko dira Diaz Enparanza Doktorearen kalean, Biarritz eta Villabaso kaleen artean. Okupatuko diren aparkalekuetanhesiak jarriko dituzte aurretiaz eta garajeetarako sarrarak baimenduko dira. Novia Salcedo eta Villabaso izango dira ordezko bideak.

Zirkulazio-etenaldia, obra baten forjatuan hormigoia punpatzeko lanek eragingo dute.

Era berean, biharko 08:00etatik ekainaren 6ko 22:00etara, gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatu eta zirkulaziorako itxiko da Benidorm kalea, Orixe kalearen eta Agirre Lehendakariaren etorbidearen artean, Ibarrekolandako jaiak direla eta. Ordezko bideaz Agirre Lehendakariaren etorbidea, Etxezuri, Ibarrekolanda eta Txakolin izango dira.

Jaigunean, Benidorm kalea itxita egongo da Juan Urbieta, Arbolagana eta Orixe kaleen artean. Okupazioa jaietako asteburu bietan izango da, ostiraleko 20:00etatik igandeko 24:00etara. Barrakei begira ere Benidorm kalea itxita egongo da, kasu honetan, Agirre Lehendakariaren etorbidearen eta Juan Urbieta kalearen artean (maiatzaren 25etik ekainaren 6ra).

Bukatzeko, bihar, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Errosario Santuaren kaleko 1, 2 eta 4 zenbakietan; Landaburu Baserriaren kaleko 4tik 12ra bitarteko zenbaki bikoitietan; Particular Allende kaleko 11 eta 13an; eta Karmelo kaleko 12an.

Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko mostuko dute ura.