Egitasmo honetan, agertokia eta ikusleak batera daude eszenan eta horrela antzerki-arloko esperientzia ezberdina dute bai antzezleek, bai ikusleek.
Ekimen honen laugarren edizio honetara 58 antzezlan txiki aurkeztu ziren. David Valdelvira antzezle eta gidoilaria buru duen epaimahaiak 6 antzezlan aukeratu zituen Bilboko ikusleei eskaintzeko. Formatuta 15x15x15 da; hots, 15 m2 -ko espazioan, 15 ikuslerentzako 15 minutuko antzezlana.
Antzezlan bakoitzerako prezioa: 4 euro