Gazteria eta Kirol Sailak, lau youtuber eta gamerrekin batera - Naty Penadas, Koala Rabioso, Joseba Hurtado de Saratxo eta Saul Mayorga- sustatutako ekimena da hau, interneteko sare sozialik handienean edukiak sortzeaz eztabaidatzeko.
Bi egun horietan, hainbat gairen inguruan hausnartzeko aukera izango dute: Euskadin youtuberra izatea, horren erronkak eta zailtasunak eta sortzaileen komunitate handiagoa egiteko beharrizana; sortzaileek euren bideoak eskegitzerakoan jartzen dituzten iragazkiak; eragin-sortzaile izatea eta indie bideo-jokoak.
Ekainaren 13ko -astelehena- jardunaldian hitzaldiak, mahainguruak eta etxeko esperimentuen erakustaldi bat -zientzia, entretenimendua eta zabalkundea nahastuta- antolatu dira, 17:30etatik 20:00etara. Hurrengo egunerako -asteartea-, tailer bi antolatu dira, bideo-bloga zelan sortu eta bideo-jokoen partidak zelan grabatu aztertzeko, 18:00etatik 21:30etara.
Lehenengo topaketa honetara sare sozialetan milaka jarraitzaile dituzten youtuber eta gamerrak gerturatuko dira. Etxean esperimentuak egin eta erakusten dituzten ‘Experimentos Caseros’, milioi bi harpidedun baino gehiago dituztenak, eta euren kanalean bitxikeriak eta zientziaren arloko probak egiten dituztenak.
Adelita Power pertsonaiak -Abigail da haren atzean dagoen pertsona-, 374.000 harpidedun ditu. Focusings eta Koala Rabioso bilbotar youtuberrak ere sarean daude, eta hain zuzen ere edukia modu berezian sortzen dituztelako dira ezagun.
Youtuberrez gain, gero eta zabalduago dagoen beste fenomeno bat gamerrena edo bideo-jokoen jokalariena da; hauek ere hurbilduko dira Bilborockera. Jokalari hauek bideo-jokoen berritasunak erakusten dituzte euren kanaletan. Besteak beste, jokalari moduan duten esperientzia, indie bideo-jokoak eta jarraitzaileen fenomenoak azalduko dituzte, horietako batzuk 130.000 harpidedun baino gehiago dituzte eta. Zeus izeneko jokalariaz gain, bertoko beste gazte batzuk ere igoko dira oholtzara, JonpaXII, Special K eta IDeFoe, euren ikuspegia eta erabilera eskaintzeko.
BilborockLab prozesuan parte hartu zuten pertsona gazteek aurkeztutako proposamena da jardunaldia; prozesu horretan, Bilborockeko programazioa eta ildoak diseinatzen lagundu zuten, ekipamendua erakargarriagoa izan zedin gazte bilbotarrentzat. Zehatz esateko, Bilborock-eko jardueren artean, analogikoa eta digitala uztartuko lituzkeen zerbait sartzeko iradoki zuten, bertatik bertarako ekimen bat sortuz, eta ondorioz, Gazteria Sailak ‘Bilbao You Week’ antolatu zuen.
Argazkia: www.tumblr.com