Kutxabank: mozioaren aurkezpena eta mobilizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Pentsionistak Martxan 2016ko mai. 25a, 09:57

Ostegunean, hilak 26, 16:00etan, Bilboko Udaleko Osoko Bilkuran, Kutxabank Publikoaren Aldeko Plataformak aurkezturiko mozio proposamena eztabaidatuko dute zinegotziek. "Kutxabankeko akzioen gaineko kontrol osoa" eskatuko dute proposamenean.

Mozioen aurkezpena eta mobilizazioak Donostia, Bilbo eta Gasteizen deitu dituzte. 

Eztabaida hauetan euskal kutxen likidazio eta bankarizazio prozesuak bertan behera uztea eskatuko da. Horrez gain, fundazio bankarioen esku dauden Kutxabanken akzioak aurrezki kutxen fundatzaileen esku uzteko eskatuko da, besteak beste, Bilboko, Gasteizko eta Donostiako Udalen esku.

Gure aldarrikapena, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala, Kutxek bere izaera publiko eta soziala mantentzea da; alegia, euskal sistema finantziero publikoa lortzea zeinen oinarrian kutxabank osatzen duten euskal kutxak dauden.

Bilbon, esaterako, ostegunean, 16:00etan deitu du elkarretaratzea Kutxabank Publikoaren Aldeko Plataformak udaletxearen aurrean.