Bihar, 09:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, oinezkoen alderdiaren zati bat okupatuko da Mariaren Bihotza plazan, 2. zenbakiaren parean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe. Segurtasuna dela-eta, ezki bat moztu behar da; horregatik okupatuko dute kalea.
Era berean, 16:00etatik 19:00etara bitartean, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Olagorta kaleko 25etik 34ra eta Ignacio Zuloaga Margolariaren kaleko 11. zenbakian. Olagorta kaleko 25. zenbakiko ur-hartunea eta hodia konpontzeko kenduko da ura.