CO2 isurketak murrizteko planik ez duela eta, azken postuan geratu da Bilbo Greenpeacen azterketan

uriola.eus 2016ko mai. 26a, 12:22

Argazkia: www.greenpeace.org

Espainiako Estatuan urtean isurtzen diren negutegi efektu gasen %10 hirietako mugikortasunaren ondorio dira. Hirietako ibilgailuek sortuak, alegia. Horiek murrizteko udalek berebiziko garrantzia duela uste du Greenpeacek. Bilbo, udalak CO2 isurketak murrizteko plan berezirik ez duenez, erakunde ekologistak egindako azterketan rankigeko azken postuan geratu da. 

Hirietako mugikortasunak eragiten duen C02aren erdia Estatuko sei hiri nagusietako ibilgailuek sortzen dute. Madril, Bartzelona, Malaga, Sevilla, Valencia eta Bilbon, hain zuzen ere. Horixe da Greenpeace erakundeak egindako El transporte en las ciudades: un motor sin freno del cambio climático txosteneko ondorio nagusietako bat. 

Txosten honen bitartez, "mugikortasun eredua aldatzeko beharrizanaz" ohartaraztea du helburu erakunde ekologistak. Betiere "isurketak murrizteko". Greenpeaceren arabera, hirietan ibilgailuen erabilera %35ean jaitsiz gero, 15 urteren buruan negutegi efektu gasak erdira murriztuko lirateke.

Garraio pribatuaren ordez garraio publikoa erabiltzeko ohitura hiritarren artean zabaltzeko, udalek "funtsezko papera" dutela pentsatzen du Greenpeacek. Hori lortzea posiblea da udalek "garraio duina, kalitatezkoa, publikoa eta arrazoizkoa" eskainiz gero, "hiritarrek lanera joan-etorriak egiteko eta bizitza normaltasunez egiteko; luzaroan itxaroten egon gabe".

CO2 murrizteko mugikortasun plana duten Estatuko sei hiri nagusien rankingeko buruan daude Bartzelona eta Madril. Bilbo, aldiz, azkena da ez baitu mota horretako planik.  

www.greenpeace.org

AF-movilidad