Bilbao BBK Live 2016

Doako kontzertuak uztailean, Bilbao BBK Live Bereziaken eskutik

uriola.eus 2016ko eka. 30a, 10:40

Itzuli dira Bilbao BBK Live Bereziak. Honen bidez, jaialdiak programazio berezia hurbilduko du, urtero legez, hiriko erdigunera. Aurten, Heineken markaren laguntzarekin, zuzeneko musika Bilbo eta inguruetako areto garrantzitsuenetara helduko da. Uztailaren 5ean Bilboko Koral Elkarteak eskainiko duen emanaldiaz gain, kontzertu berriak iragarri dira datorren uztailaren 7, 8 eta 9rako. 

Uztailaren 7an kontzertu sopresa bat eskainiko da BBK Salaren parean 13:30ean. Ostiral eta larunbata bitartean, uztailaren 8tik eta 9ra, lau talde arituko dira egunero Bilboko kaleetan, guztiak egungo indie estiloaren ordezkariak.

Uztailaren 8an, Nudozurdo taldea Erriberan arituko da; John Berkhout Areatzan eskainiko du kontzertua eta Solea Morentek flamenkoa ekarriko du Albia lorategira. Uztailaren 9an aldiz, McEnroe Erribera taldearen proposamen berriak entzuteko unea iritsiko da Erriberako merkatuan. Halaber, Leon Benavente Areatzan egongo da eta Juventud Jucheren lanak entzuteko aukera izango dute Albiako lorategira gerturatzen direnek. Azkenik, Santi Camposek, Amigos Imaginarios taldeko kide ohiak, kontzertu akustikoa eskainiko du Singular tabernan.

Kontzertu guztietarako sarrera doan izango da, tokiak bete arte. 

 

DJak Marzana tabernaren terrazan

Bilbao BBK Live Bereziak zikloa Martzana tabernaren terrazatik ere pasatuko da. Bertan, hiriko DJek arratsaldeak girotzeko saioak eskainiko dituzte uztailaren 7an, 8an eta 9an, 16:00etatik 21:00etara. Deu, Waseko abeslaria, eta Zarata DJ ostegunean, uztailaren 7an, egongo dira Marzanan; Mimoloco eta Las Tea Party Feverreko DJak, aldiz, ostiralean, uztailaren 8an izango dira; eta Optigan DJ eta Mamba Beat Dj Set larunbatean, uztailaren 9an.