Prestakuntza Bilbao Eszenaren instalazioetan emango da, ekainaren 13an eta 14an, goizeko 9:30etik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, gehieneko partaide kopurua hamarrekoa izango baita.
Prestakuntza Melina Riberak emango du, eta helburua ikasleari beharrezkoak diren ezagupenak eskaintzea da, protesi txiki, zapal eta elastikoak eta baita gelatinazko elementuak (orbainak, zauriak, sudurra, kokotsa, bekainak...) eraikitzeko modua izan dezan, lortzeko errazak diren produktu merkeak erabiliz karakterizatu behar den lagunaren itxura aldatzeko.
Ikastaroa zuzeneko ikuskizunetako teknikariei, karakterizazio-teknikariei, Arte Ederretako ikasleei, makillatzaileei eta karakterizazio teknika honetara hurbildu nahi duten guztiei dago zuzenduta, izan ere, ez da aurretiazko ezagutzarik behar. Ikastaroa egiteko beharrezkoak diren material guztiak antolakuntzak jarriko ditu.
Jardueran 10 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena info@atae.org helbidearen bitartez eman ahal izango da ekainaren 9ra arte. Prezioa 100 eurokoa izango da (75 euro ATAEko bazkideentzat eta Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).