Bihar egingo den Bilboko VI. Triatloiak zirkulazioan aldaketak eragingo ditu

uriola.eus 2016ko mai. 27a, 08:45

Bilboko Triatloiaren VI. edizioa jokatuko da bihar, larunbata, maiatzak 28 eta bertan, mila bat triatleta izango dira igeriketa, txirrindula eta oinezko lasterketa probetan.

Jende asko Bilbora gurbiltzea espero da. Hori dela-eta, Udalak parte-hartzaileen eta ikusleen mugikortasun segurua bermatzeko zirkulazioan aldaketa batzuk egitea erabaki du eta ibilbide alternatiboak prestatu ditu ibilgailuen zirkulazioan eta oinezkoen joan-etorrietan eragina ahalik eta txikiena izateko. Hori kontrolatzen arituko dira etengabe udaltzainak.

09:00etatik 17:00etara, gutxi gorabehera, izango dira aldaketa horiek. Eragin handiena Udaletxeko zubian, Zazpi Kaleetan, Uribarri eta Deustuko barrutietan, Artxandako errepidean eta itsasadarraren ertz bietan izango dute.

Eragina ibilgailuen zirkulazioan

09:00etatik 17:00etara Ernesto Erkoreka plazaren eta Zumalakarregi etorbidearen inguruan ez dute autoek zirkulatuko eta Bilbotik irteteko ibilbide alternatiboak (Miraflores etorbidea, A8) erabiltzea gomendatzen da. 

Zirkulazioan izango diren aldaketa guztiak, zirkulaziorako itxiko diren kaleak eta bidegorriak, aparkalekuetan izango diren eraginak eta garraio publikoaren ibilbideetan izango diren aldaketa guztiak udalaren webgunean kontsulta daitezke: www.bilbao.eus. Baita antolatzaileen web-orrian ere: www.bilbaotriathlon.com.

Zirkulazio-etenaldiak:

- Udaletxeko zubian, 09:20tik 17:05era:

• 09:20tik 11:00era, zirkulaziorako erabat itxiko da zubia, noranzko bietan.

• 11:00etik 17:05era, zirkulaziorako itxiko da zubia, noranzko bietan, Bilbobus izan ezik. 

• Alternatiba: Ibañez de Bilbao kalera joateko, ezkerraldera pasatzeko hauxe izango da ibilbidea: Zingira – Epaltzaren Alarguna – Erribera – Mesedetako zubia – Bailen – San Frantzisko – Hurtado de Amezaga.  Eskuinaldera pasatzeko hauxe izango da ibilbidea: Buenos Aires – Ibañez de Bilbao – Mazarredo. Hortik Salbeko zubitik zein Deustutik igaro daiteke eskuinaldera.

- Zumalakarregi etorbidean, 09:20tik 11:05era, gutxi gorabehera:

• Zumalakarregi etorbidean zirkulazio-errei bat okupatuko da, Ernesto Erkoreka plazatik Zabalbide kaleraino. Guridi Musikariaren plazatik Begoñako tuneletaraino zirkulatzeko errei bana egongo da noranzko bietan. Quintana kaleko eta Zumalacarregui etorbideko garajeetako sarrera-irteerak itxita egongo dira aipatutako ordutegian (11:00etatik 13:00etara probaren arabera utziko zaie pasatzen ibilgailuei).

- Zingira kalean, 09:20tik 17:05era:

• 09:20etik 11:05era kalea zirkulaziorako itxita egongo da noranzko bietan. Areatzako eta Epaltzaren Alargunaren kaleko garajeetara San Nikolasetik sartu behar da.

• 11:05etik 17:05era tarteka egongo dira zirkulazio-etenaldiak.

- Areatzako zubian eta Erripan 11:05etik 17:05era:

• Udaletxetik hurbilen dagoen espaloia okupatuko Areatzako zubian. 

• Erripa kalean tarteka zirkulazio-etenaldiak egongo dira.

- Deustun, 10:00etatik 15:00etara, gutxi gorabehera:

• Carmelo Bernaola tunelak Euskalduna zubiko noranzkoan itxita zirkulaziorako. Saihesbidea: Agirre Lehendakariaren etorbidea – Luis Power – Botikazar Erribera – Euskaldunako biribilgunea.

• Zirkulaziorako itxita Morgan kalea, Madariaga etorbidearen luzapenaren eta Bernaola tunelen artean. Saihesbidea: Madariaga etorbidea - Deustuko zubia. Eraginpeko alde horretako garajeetara sartu eta horietatik irteteko Madariaga etorbidetik jo beharko da.

Zirkulaziorako itxita Morgan kalea, Euskaldunako biribilguneko noranzkoan.  Saihesbidea: Jon Arrospide – Luis Power, Botikazar Erribera – Euskaldunako biribilgunea.  Eraginpeko alde horretako garajeetara sartu eta horietatik irteteko Joan Arrospide kaletik jo beharko da.

• Tartekako etenaldiak Euskaldunako biribilgunean eta zubian. Ibilgailuei eta lasterketari txandaka utziko zaie pasatzen.

• Zirkulaziorako itxita Botikazar Erribera.  Saihesbidea: Julio Urquijo – Agirre Lehendakariaren etorbidea.

• Zirkulazio-etenaldiak tarteka Frank Gehry zubian, noranzko bietan. Udaltzainek erregulatuko dute eta txandaka utziko diete pasatzen ibilgailuei eta lasterkariei.

- Unibertsitate etorbidean eta Campo Volantin pasealekuan, 10:15etik 15:05era.

• Udaletxeko noranzkoan zirkulaziorako itxita kale biak.

• Saihesbidea: Deustuko zubia – Ajuriaguerra – Recalde zumarkalea – Salbeko zubia - Maurice Ravel etorbidea – Zumalacarregui etorbidea.

- Artxanda-Egirleta eta Enekuri-Artxanda errepideetan, 09:45etik 14:05era.

• Enekuriko noranzkoan itxita egongo dira.  Artxandara Enekuri gainetik joatea gomendatzen da.

• Bilbobus zerbitzuaren autobusek ibilbidea aldatuko dute probak dirauen bitartean. 

Eragina Bilbobus zerbitzuan

Bilbao Triathlon proba egiten den bitartean egingo diren zirkulazio-aldaketek Bilbobusen 12 lineetan izango dute eragina. Geraleku batzuk zerbitzurik gabe geratuko dira eta saihesbideak erabiliko dira, gutxi gorabehera ordutegi hauetan:

• 9:00etatik 17:00etara, eraginpeko lineak: 03, 11, 22, 28, 30, 62, 71, 72, A1, A5 eta A7.

• 9:00etatik 15:00etara, eraginpeko linea: 40.

Informazio gehiago geralekuetan, www.bilbao.eus helbidean eta 010 (944 010 010) telefonoan.