Autobus zerbitzu berezia eskuz banakako txapelketako igandeko finalerako

uriola.eus 2016ko mai. 27a, 06:00

Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du igandean, Bizkaia Frontoian antolatutako eskuz banakako txapelketako finala ikustera joango diren zaletuen artean, eta horretarako, Bilbobuseko autobus-zerbitzu berezia abiaraziko du.

E2 linea 10 minuturo abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik, 16:30etatik partida nagusia hasi arte. Partida amaitu eta ondorengo ordu erdian ere, autobusak Bizkaia Frontoitik Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira 10 minutuz behin, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.

Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.

Azkenik, Bilboko Udalak Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi nahi du, Bilboko auzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida-egunetarako, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.

Informazio gehiago geralekuan bertan, 010 informazio-telefonora deituta edo udal webgunean: www.bilbao.eus