Sole Silver eta Dantza Alai orkestrek alaituko dituzte asteburuko dantzaldiak

uriola.eus 2016ko mai. 27a, 05:00

Dantzaldien edizio berri bat izango da asteburu honetan. Larunbatean, Sole Silver orkestrak girotuko du hitzordua Levante plazan eta igandean Dantza Alai orkestraren txanda izango da La Casillako kioskoan. 

Programazioa

Levante plazan, larunbatean, maiatzaren 28an, dantzaldien saio berria egongo da 18.00etatik 21.00etara Sole Silver oskestrarekin.

Aldiz, La Casillako kioskoan, igandean, maiatzaren 29an, dantzaldia Dantza Alai orkestrak zuzenduko du 18.00etatik 21.00etara.