Abian da ‘Eginez Ikasi’ programaren IV. edizioa

uriola.eus 2016ko mai. 27a, 06:30

Ekimenaren xedea da 48 gaztek gaitasun profesionalak hobetzea eta lan-esperientzia eskuratzea. Gazteak hautatzeko, kontuan hartuko da programan parte hartuko duten diziplina anitzeko bi taldeetako batean sartzeko egokiak izatea.

Izena emateko epea maiatzetik uztailaren 15era egongo da irekita, eta unibertsitateko titulazioa edo goi-mailako graduko prestakuntza duten 30 urtetik beherako gazteek eman ahal izango dute izena Ahalbidetu Elkartearen webgunean (ahalbidetu.org).

Hamabost asteko programa 2016ko irailaren 12tik abenduaren 22ra garatuko da, eta parte-hartzaileek benetako lanetan gertatzen diren egoerak biziko dituzte aste horietan, nagusiki praktikoa den metodologia baten bitartez. Prozesu osoan zehar zuzendaritzako karguetan jardun duten pertsonen laguntza jasoko dute, aholkulari lanetan ibiliko direnak. Programa amaitzen denean gaitasunak ikasteko prozesua ondo bukatzen duten pertsonek enpresa kolaboratzaileren batean gerora luza daitekeen sei hilabeteko praktiketako kontratua lortzeko aukera edukiko dute. Gutxienez, graduatutakoen % 50 izango dira.

Programak Bilboko Udalaren laguntza jasotzen du; gainera, irabazi-asmorik gabeko Ahalbidetu Elkarteak sustatu du, honako helburu hau duena: graduatutako gazteen enplegagarritasuna hobetzea edota ekintzailetza erraztea gaitasunak ikasteko laguntza-programak abian jarriz, enpresa birtualak sortzearen bitartez eginez ikasiz, proiektuen garapena gaitasunak eskuratzeko euskarri gisa erabiliz, jarduerak egiteko metodoak ikasteko sistematizazioa erabiliz eta besteengandik eta besteekin taldean ikasteko dinamikak sortuz.

Informazio gehiago: ahalbidetu.org