Kale itxierak eta esparru publikoaren okupazioak iragarri dituzte astebururako

uriola.eus 2016ko eka. 3a, 05:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar eta etzi; bihar zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira San Frantzisko kalean; kalea itxi eta aparkalekuak aldi baterako kenduko dira ere Deustuko Blas de Otero kalean. Etzi aldiz, trafikoa moztuko da Atxukarro Doktorearen kalean.

Bihar, ekainak 4, 08:00etatik 21:00etara gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira San Frantziskoko kalean Munduko Arrozak jaialdiaren ondorioz. Bestalde, Ondalan konpartsaren 20. urteurrena dela eta, Blas de Oteroko aparkalekuak okupatuta egongo dira. 

Bestalde, etzi, igandea, 00:90etatik 17:30etara, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Atxukarro Doktorearen kalean.