Hobekuntzak egingo dituzte Artxandako kiroldegian

uriola.eus 2016ko mai. 31a, 07:00

Ekainaren 6an, astelehena, Artxandako Udal Kiroldegian eraberritze-lanak egiten hasiko da Udala. Proiektu honekin, Bilbao Kirolakek erosotasun handiagoa eskaini nahi die instalazio horien erabiltzaileei.

Hobekuntzak

Igerilekuaren eta kiroldegiaren estalkia irazgaiztea: Orain dagoen estalkia bota barik, Bilbao Kirolak irazgaizte-sistema berri batez baliatuko da eta horren gainean asfalto urtuzko zoladura jarriko du. Oraingo teniseko pista bien ordez, teniseko pista berria eta padeleko bi egingo dira.

Fatxada eraberritzea: Hondatuta dagoen fatxadaren lauza txikiak konponduko dira.

Ebakuaziorako ate berria egitea: Ate berria, zuzeneko sarbidea izango da kanpotik estali gabeko igerilekuetara iristeko eta, aldi berean, ebakuaziorako bidea ere izango da.

Egiturazko elementuak eraberritzea: Armadura ugertuak saneatu eta estaldura berria jarriko da, egiturak jasaten duen narriadura gutxitzeko. Igerilekuan ere sabai aizun berria ipiniko da.

Frontoien zoladura konpontzea: Atal honetan bestelako mantentze-lan batzuk ere egingo dira.

Proiektu osorako aurrekontua 668.866,92 eurokoa da. Lanak amaitzeko epea, berriz, 20 astekoa. Halandaze, aurtengo azaroan hasita erabiltzaileak erosoago ibiliko dira Artxandako kiroldegian egindako hobekuntzekin.