Gaur amaiatuko da 'Bilbo, zinemaz blai' dokumental zikloa

uriola.eus 2016ko eka. 2a, 07:30

Maiatzaren 2an hasi zen 'Bilbo, zinemaz blai' dokumental zikloak gaur, ekainaren 2an izango du amaiera Bilboko Euskal Museoan. Bihar, 'Beti izango dugu Bilbo' izenburupean, Bilbao en la memoria, Bilbao mientras tanto eta Bilbao como un mosaico dokumentalak proiektatuko dira. Ekitaldia 19:30ean hasiko da. 

Maiatzean hasitako dokumental-zikloak hainbat ikusle jaso ditu orain arte egindako proiekzioetan. Zikloarekin bukatzeko, Javier Rebollok eta Juan Ortuostek filmatutako 'Beti izango dugu Bilbo' izenburupean azaldutako hiru film eskainiko ditu Euskal Museoak.

Hiru pieza horiek 'Bilbao en la memoria', 'Bilbao mientras tanto' eta 'Bilbao como mosaico' 15 minutuko film laburrak dira. Hiriaren memorian hasi eta Arriaga Antzokia berriz inauguratu arteko ibilbidea oinarri izanik, Bilboren bizimoduaren egun batez gozatzeko parada emango dute filmek. Bertan izango dira filmaren errealizadoreak eta María Eugenia Salaberri gidoilaria.

Ekitaldiak 19:30ean izango du hasiera.