Aste Nagusia 2016

'La otra cara de Bilbao' kartela izango da 2016ko Aste Nagusiaren irudia

uriola.eus 2016ko eka. 1a, 13:37

Aurtengo Aste Nagusia iragarriko duen kartela izango da 'La Otra cara de Bilbao' izenekoa. 3.000 euroko saria jasoko du egileak eta 2016ko Bilboko Aste Nagusiaren irudiaren autorea izatearen harrotasuna izango du. Kartel irabazlea urte honetan aurkeztutako 125 lanen artean gustukoena izan da.

Kartel irabazlearen hautaketaren erabakiaren %75a Terminus eraikinean ageriko botazioarekin osatuta dago, Udaleko webgunearekin (www.bilbao.net) eta hedabide kolaboratzaileekin El Correo, Deia, Gara, Nervion,  Radio Bilbao-Cadena Ser, Onda Cero, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Onda Vasca, Radio Nervion, www.Bilbao24horas.com, EITB.eus eta Telebilbao. Hauek guztiak bere web guneen bitartez. Gainerako %25a epaimahaiaren erabakiak osatu du.

Kartel hauen hautaketa egiteko epaimahaia honela osatu zuten: Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza, Jai Batzordeko ordezkaria; Beatriz Marcos, Jai Batzordeko ordezkaria; Ziortza Larreategi, Bilboko Konpartsetako ordezkaria; Aitor Arberas, Binari Diseñokoa; eta  Enrique Campos, Telebilbaoko zuzendaria.

Aurten puntu ezberdinetatik jaso dira kartelak: Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Murtzia, Valentzia, Madril, Badajoz, León, Lérida eta Polonia, besteak beste.

Jaietako Sailak aurreko edizioekin alderatuz, hilabete bat aurreratu du hautaketa Bilboko Aste Nagusian erabili izango den irudia denbora luzeagoan erabiltzeko.