Otxarkoagan zirkulazioa aldaketak iragarri dituzte eta ur mozketak Zorrotzan

uriola.eus 2016ko ekainaren 1a

Udalak jakitera eman duenez, gaur, ekainak 1, jaiak direla eta, zirkulazioan zein Bilbobusen geralekuetan aldaketak hasiko dira Otxarkoagan. Aldiz, bihar, ekainak 2, ura kenduko dute Zorrotza inguruan. 

Gaurko 08:00etatik hilaren 15eko 22:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Pau Casals etorbideko tarte hauek trafikorako itxiko dituzte:

- Zizeruena eta Larratundu kaleen artean.

- Angela Arregui Plazaren eta Larratundu kalearen artean (Kepa Enbeita plazarantz).

Taxi geralekua Kepa Enbeita plazatik Larratundu kaleko 1. eta 3 . zenbakien aurrealdera aldatuko da eta ordezko bideak Larratundu eta Ornilla Doktorea kaleetatik egingo dira.

Bilbobusen ibilbide eta geraleku hauek aldatuko dira ere:

- 03 bueltan: kendu egingo diraKepa Enbeita eta Pau Casals/Jesus Galindez. Behin-behinekoak: Julian Gaiarre 61 eta Artalandio 1/ Ornilla Dok.

- 34 eta 38: Kendu egingo daPau Casals 16koa. Behin-behinekoa: Zizeruena/Eliza.

- 43: Joanekoan: kendu egingo dira Ornilla Dok./Pau Casals, Pau Casals 16, Julian Gaiarre 61 eta Julian Gaiarre 39/Artalandio. Bueltan: kendu egingo dira Julian Gaiarre (39)/Artalandio , Julian Gaiarre (61). 

Behin-behinekoa: Ornilla Dok./Pau Casals eta Julian Gaiarre (39)/Artalandio.

Otxarkoagako jaiak direla eta okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, bihar, ekainak 2, osteguna, 16:00etatik 20:00etara bitartean, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Untziola kaleko 14,16 eta 18. zenbakietan; Zalbidea estratako 9 eta 11an; eta Zorrozgoitibideako 56tik 66ra bitarteko zenbaki bikoitietan eta 17, 49 eta 51 bakoitietan.

Zorrozgoitiko egoitzan Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura.