Mikel Carrasco adituaren helburua dronetara lehenengo hurbilketa bat eskaintzea izango da, tipologiak, arte eszenikoen alorrean eskaintzen dituzten aukerak aztertu eta dronen beste alderdi teknikoak erakusteaz aparte. Bestalde, horien erabilera edota pilotatzeko orduan izan beharreko jarraibideak erakutsiko ditu auronautika alorreko araudiak eta arautegiak kontua izanda.
Antolatzaileek argitu bezala, jardueran 25 pertsonek hartu ahal izango dute parte gehienez eta izena eman ahal izango dute info@atae.org helbidearen bitartez hilaren 13ra arte. 18 euroko kostua izango du tailerrak.
Argazkia: ungefährlich?