Badator Aire Libreko VII. Akuarela lehiaketa

uriola.eus 2016ko eka. 2a, 09:03

Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia erretratatzea izanik aurtengo lehiaketaren helburua, akuarela lehiaketaren VII. edizioa dator Bilbora ekainaren 4ean. Egun bat arinago, ekainak 3, Julia Morkechok akuarela klase bat eskainiko du Berreginen museoan interesatuentzat. 

Aurten, “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri paisaia” izanik gaia, bertako eraikin, plaza, parke edota bazterrak islatu behar izango dituzte parte hartzaileek. Horretarako, trebetasun tekniko eta artistiko guztiak erabili behar izango dituzte. Ume zein nagusiek hartu ahal izango dute parte lehiaketan, jada badago zabalik izena emateko epea, bihar bukatuko dena.

Bestalde, motoreak martxan jartzeko asmoz, Berreginen Museoak master-class bat eskainiko du Julia Morkech  pintorearen eskutik. Bihar izango da tailerra arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.