Ekimen hau EAEko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segurtasunerako Plan Estrategikoaren barruan dago. Zaintza mota guztietako bideetan areagotuko da, batez ere zirkulaziorik handiena daukaten bideetan, faktore arriskutsuenetako bat prebenitzeko. Izan ere, trafiko-istripuetan eragiten handia duen faktorea da.
Udaltzaingoak eskuratutako datuak taula batzuetan sartuko dira, alkoholemia kontrolatzeko aurreko kanpainetan lortutakoekin batera.
2015ean egindako urteko kanpainetan zehar, Udaltzaingoak 643 proba egin zituen (508 alkoholemiakoak eta 55 drogen kontrolerakoak), eta horietako 10 positiboak izan ziren- bi ondorio penalekin-. Pertsona batek uko egin zion probari. Azken zifra hauek positiboen 1,71 dira.