"Gora Jai Parekideak, Eraso Sexistarik Ez" izango da proiektu aurrendari honen lema. Horren bidez, Berdintasun Sailak jai ekitatiboak, parte-hartzean oinarritutakoak eta inklusiboak sustatu nahi ditu.
Aurreko larunbatean ekainak 4, Otxarkoagan abiatu zuten ekimen hau. Ironiaz eta umorez herritarrengana heldu nahi zen, gizarte eragileen eta, oro har, herritar guztien inplikazioa lortzeko. Mezu bat bidali zuten, hauxe: jai-giro ona edukitzeko errespetua eta askatasuna ezinbesteko elementuak dirala pertsona guztientzat, batez ere, emakumeentzat. Berdintasun Sailak aurrerago proiektua Errekalde, San Ignazio, Santutxu eta Uribarriko jaietara zabalduko du.
Hiru emakumezko feriante barregarri jendearekin jardun ziren eta eguneroko bizimoduko egoerak landu zituzten, hala nola, familia eta lana uztartzea, harreman afektibosexualak, rolak eta estereotipoa, baita mikromatxismoak ere. Parte hartzeko proba asko egon ziren gizarte eta antzerki-arloko joko honetan: poligrafoa, latei tiroa, zita itsu-itsuan, musika eta esaera zaharren probak. Emakumeek eta gizonek edozein motatako erasoak eta ezberdintasun-zeinuak identifikatzea zen kontua, horiek ekiditeko eta zeroan uzteko.
Ekimen berri hau orain arte auzoetako jaietan burutu izan diren beste jarduera askori gehituko zaie. Auzoetan genero indarkeriaren egoeretan nola jokatu jakiteko jarraibideak zabaltzen jarraituko du Udalak. "Bai beti da bai. Ez beti da ez. Ekina jazarpena da. Jazarpena, erasoa" kanpainako ezpain-paperak eta informazio-txartelak banatuko dira ere. Gainera, egoera hauei aurre egiteko informazio telefonoak (092/112) ere agertuko dira.
Udalak emakumeen aurkako indarkeria urteko 365 egunetan salatu beharra dagoela uste du. Egun horietan guztietan herritarrek konpromiso aktiboari eutsi diezaiokete emakumeen eta gizonen artean indarkeriarik gabeko berdintasunezko harremanen alde eginez.