Euria ez zen festa gelditzeko aitzakia izan, eguzkia tarteko, berotasuna izan zen egun koloretsuaren ezaugarri. Goizeko hamarretan hasi zen egun osoko ospakizuna, dantza, musika eta aniztasunaren jaiarekin batera, elkarteak, kuadrillak eta konpartsak hurbildu ziren San Frantziskoko enparantzara.
4.000 pertsonek eman zuten izena paella lehiaketan, eta 8.000 baino gehiago egon ziren egun osoan zehar enparantzan. Eguna amaierara heldu zen Sigi-saga taldearen eskutik, erromeria jendetsu batekin.