Kale itxierak, ur mozketa eta Artazubekoako igogailuaren zerbitzu etenaldia iragarri dituzte

uriola.eus 2016ko eka. 6a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, ekainak 7, asteartea, kalea itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Astarloa kalean eta Sabino Arana etorbidean. Gainera, aldi baterako etengo da Artazubekoako igogailuaren zerbitzua eta ura moztuko dute Autonomia inguruan. 

Bihar, 11:00etatik 15:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak zein espaloia okupatuko dira Astarloa kalean, Rodriguez Arias eta Colon de Larreategi kaleen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta Errekalde zumarkalean zein Colon de Larreategi izango dira ordezko bideak. Zoladura konpontzeko okupatuko da kalea. 

Era beran, bihartik ekainaren 21era bitartean, kalea ibilgailuentzat itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Sabino Arana etorbidearen eta Tellagorri, Biarritz eta Novia Salcedo kaleen gurutzean. Ordezko bideak honakoak izango dira:

- Novia Salcedotik: Camilo Villabaso eta Biarritz.

- Tellagorri kaletik: Novia Salcedo, Camilo Villabaso eta Biarritz.

- Biarritz kaletik: Urkiola, Lekuona Margolaria eta Novia Salcedo.

Sabino Arana etorbideko zenbaki bikoitietan bidearen noranzkoa aldatuko da, Tellagorri eta Novia Salcedo kaleen artean. Zenbaki bakoitietako garajeek, Novia Salcedo eta Diaz Enparanza kaleen artean, Novia Salcedo kaletik izango dute sarrera-irteera.

Sabino Arana urbanizatzeko lanen II. fasea egiteko okupatuko da esparru publikoa, hain zuzen ere, Sabino Arana etorbidearen eta Tellagorri, Biarritz eta Novia Salcedo kaleen gurutzeko sestra aldatzeko. 

 

Gainera, biharko 08:30etatik hilaren 10era bitartean, aldi baterako etengo da Artazubekoako igogailuaren zerbitzua. Erabilerak higatutako trakzioko kable berriak jartzeko etengo da igogailuaren zerbitzua.

Ur mozketa

Bihar ere, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Autonomia kaleko 71. zenbakian, Sabino Arana etobideko 63an, Lekuona Margolariaren etorbideko 2tik 18ra bitarteko zenbaki bakoitietan, eta Aita Donostia plazako 1. zenbakian.

Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura.