Ura mozketa egongo da bihar San Frantzisko kalean

uriola.eus 2016ko eka. 7a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, ekainak 8, asteazkena, 16:00etatik 19:00etara uraren hornidura zerbitzua kenduko dute San Frantzisko kalean. 

Hain zuzen ere, San Frantzisko kaleko 35, 37 eta 39an kenduko dute ura; 37. zenbakiko ur-hartune bat konpondu ahal izateko.