Perkusioa, fanfarrea eta abar

uriola.eus 2016ko eka. 10a, 10:05

Kale-musikako bandak Doña Casildaren parkeko eta Irala auzoko giroa animatuz ariko dira gaur eta bihar Musikauzo programaren baitan. 

Gaur, ekainak 10, Doña Casildako parkean, Tarumba Percusion taldea izango da 19:00etan musika emanaldia eskaintzen.

Bihar aldiz, hilak 11, leku berean, Molto Vivace taldea izango da 12:30ean eta Fanfarre Sugarri taldea 20:00etan.

Bihar ere, Iralan, 19:30ean, Fanfarre Guretzat taldea kalez kale ariko da kalejiran.

Guzti hau Musikauzo programaren barruan.

Bilboko hainbat auzoetako kaleak eta plazak "umorez eta musikaz betetzea" da MusikAuzo programaren xedea. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimenak "eguraldi ona hasten denean", kale-musikako banden errepertorioaz gozatzeko aukera eskaini nahi die familiako kide guztiei.

kulturabarrutik.eus/eu/programa/musikauzo