Yolanda Rojas zendu da, Venezuelako kontsula Bilbon

uriola.eus 2016ko eka. 8a, 11:00

Gaixotasun luze baten ondorioz, bart hil zen Yolanda Rojas, Venezuelak Bilbon zuen kontsul nagusia Madrilen.

10 urte zeramatzan Rojasek Bilboko kontsulatuan lanean eta Euskal Herriarekin lotura estua zuen. Hori agerian geratu da gaurko egunean, goizetik hainbat eragilek eta norbanakok bere aldeko agurrak zabaldu baitituzte sare sozialetan.

Hileta Madrilen izango da, familiak hala eskatuta eta datorren astean, bere omenezko meza egingo dute Bilbon.